XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Engranaia hauek onak izan daitezen, ukipen-azalak garbi eta fin mekanizatuak izan behar dituzte.

Hortzaren profila osatzen duten lerro makurrek ere ongi marratuak egon behar dute.

Horrela eginak badaude, engranaiek higidura uniformez, zaratarik gabe eta abiadura handiz lan egin dezakete.

Egin behar duten lanaren arauera, material desberdinezko engranaiak daude.

Erabilienak altzairu moldatu, altzairu forjatu, altzairu arrunt, altzairu berezi eta brontzezkoak dira.

Plastikozko engranaiak ere gero eta ugariago ikusten dira.

Mekanikoki tailatutako engranaiak, bi sistema nagusiren bitartez lor daitezke.

Sistema etenaren bidez, eta sistema jarraiaren bidez.

Sistema etenean hortzak banaka banaka egiten dira.

Horretarako, formadun fresa eta zatigailuaz baliatzen dira.

Sistema jarraian, berriz, hortzak automatikoki eta etengabe ateratzen dira makina berezien bitartez.

1. Engranaigintzarako makina bereziak

Makina hauek sailkatzeko, engranaia zilindriko zuzenen hortzak tailatzeko zein erreminta erabiltzen den hartuko dugu kontutan.

Horren arauera, hiru sistema aztertuko ditugu: pinoi sortzailearena, kremailerarena eta torlojo amaigabearena.

a) Pinoi sortzailearena.

Sistema honetan, pinoi ebalea da erreminta.

Pinoiak, egin nahi den engranaia zilindriko zuzenaren forma berdina du.

Tailaketa-sistema hau aztertzeko, har dezagun 1. irudia.

1. IRUDIA.